XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Manex gogoan

Donapaleuko hitzaldi eta lekukotasunak

maiatz.

Piarres Erdozaintzi-Etxartek Manexi eginiko erretratua.

Ez zen Manex Erdozaintzi-Etxart akademiak eta unibertsitateak eman aterbeetan idazten zuenetarik, bai, ordea, babes ofizialik gabe ari zen poeta, mututasunak kateatu herri errealarentzat erresistentzia kulturalaren mitoa sustatuz.

Hiru olerki sailetan zehar dasta daitekeen solasaren lirikotasun mantsoa itxurazkoa da, eskaera askoren oinarri bortitzak gordetzeko gai doi-doia.

Bizitza Pilpirak bilduma garrantzitsua da eta, noski, horren hedapenaren bidez Iparraldeko poeta zintzo, kementsu eta indartsuaren ahotsaren hobeki ezagutzeko parada emaiten digu.

Bizirik zegoenean, Manexek bere lanaren oihartzun eskasa seinalatzen zuen.

Ordu da, menturaz libertateari hainbat kantu ondu zizkion poetaren bere neurrian estimatzen eta aztertzen hasteko.